Aniztasunari buruzko ipuin lanketa

ANIZTASUNARI BURUZKO IPUIN LANKETA


Aste hauetan zehar aniztasunaren inguruko ipuinak landu ditugu. Jarduera hau oso interesgarria iruditu zaigu, bertan haurraren ikuspuntutik landu baitugu aniztasuna. Horrez gain, kultura, genero... aniztasunaz gain, hain barneratua ez ditugun beste aniztasun mota daudela ikusi dugu, adibidez, ekonomikoa. 

Gure kasuan, Arraroa ipuina aukeratu dugu. Bertan, argi ikusten da guztiok ezberdinak garela, hau da, bakoitzak bereizgarriren bat dugula besteekin alderatuz. Ipuin honetan azpimarratu nahiko genukeena da, bertako neskatilak nahiz eta besteen desberdintasunak ikusi, ez diola garrantzirik ematen hauei, eta guztiak pertsonak izaten jarraitzen dugula bakoitza bere desberdintasunekin. 





Ipuinak baliabide oso egokiak direla iruditzen zaizkigu haurrei hainbat balore transmititzeko, modu honen bitartez, haurrek inkontzienteki barneratzen dituzte, istorioaz disfrutatzen duten bitartean. Gai hau bereziki, Haur Hezkuntzan landu beharreko gaia dela iruditzen zaigu. Gure ustez, urteak aurrera doazen ahala, geroz eta aurreiritzi gehiago izaten ditugu. Horregatik, txikitatik tolerantzia eta aniztasunean heztea ezinbestekoa ikusten dugu, honen bitartez bazterketak eta lirainak ekiditzeko.

Lanketa hau egiteko, hona hemen gure proposamenak:

  • Behin Arraroa ipuina irakurrita, denak borobilean eseriko dira eta bakoitzak duen ezaugarri edo gustu bat esango du denen aurrean.
  • Jarduera honetan, gelakideak ilara batean jarriko dira. Bertan, irakasleak, haurrek gustuko eta gorroto dituzten gauzak aipatuko ditu (adibidez, koloreak, janaria, jarduerak…). Haurrak identifikatuta sentitzen badira irakasleak esandakoarekin, aurrera pauso bat emango dute. Jarduera honen helburua, gelakideak gehiago ezagutzeaz gain, nahiz eta hasiera batean denak desberdinak direla dirudi, azken finean uste duguna baino gehiago dutela komunean ohartaraztea da.
  • Jarduera hau borobiltzeko, haur bakoitzari ipuineko pertsonai arraroena iruditzen zaionaz mozorrotuko da (aurpegia margotu…), horrela,  bestearen lekuan jartzea lortuko dugu, desberdintasunak alde batera utziz.
  • Azkenik, gai honi amaiera emateko, denon artean, 3-4 herrialde desberdinetako plater tradizionalak aukeratuko dituzte, eta hauek guztien artean, ikasle zein gurasoen artean dastatuko dituzte.

URTXINTXA TALDEA

Ollo Etxeberria, Cristina

Sánchez Solaegui, Nora

Torrano Cores, Eider

Urreaga Aizarna, Livia

Comentarios

Entradas populares