BEGISARE HITZALDIA


Moduluaren gaia aniztasuna dela eta, oso gai zabala dela konturatu gara, askotan ez gara ohartzen aniztasun mota asko daudela. Gaurkoan, Eskola Inklusiboaren ikasgaian, Begisare elkartetik 3 kide etorri dira gurekin hitz egitera.

Gaian kokatzeko, elkartearen aurkezpen txiki bat egin zuten. Zer da Begisare? Begisare erretinosi pigmentarioak kaltetutako pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburua duen elkartea da. 

Beraien webgunean azaltzen den bezala, Begisareren zeregina 3 ardatz nagusietan oinarritzen da:

  1. Bazkideei eskainiriko arreta osoa.

  2. Izaera honetako gaixotasun eta ikusmen murriztuaren existentziaren inguruan gizartea informatu baita sentsibilizatzea ere.

  3. Ikerkuntzari babesa ematea.

Ondoren, Zuriñek bere esperientziari buruz hitz egin zigun. Zuriñe itsutasuna duen neska bat da. Bere bizitza nolakoa den eta zein esperientzia bizi dituen azaldu zizkigun. Bere diskurtsoan zear, ikusmen urritasuna duen jendearen gizarteak dituen estereotipoak eta aurreiritziak hausten saiatu zen; hala nola, edozertarako gure laguntza behar dutela edo beste edozein pertsonarena bezalako bizitza ezin dutela eraman pentsatzea.

Baina bere diskurtsotik gehien pentsarazi ziguna zera izan zen, desgaitasuna ez dagoela pertsonarengan, ingurunean baizik. Pertsona guztiok balio bat dugu, edozein dela ere gure kultura, arraza, generoa, ezgaitasunen bat izan ala ez... Ezintasunen bat duten pertsonei dagokienez, haien beharrak ulertzen eta asetzen ez baditugu, hirugarren pertsonen mende dauden pertsonak sortzen ari gara, eta diru asko gastatu beharko dugu giza baliabideetan, mendekotasun maila horiei aurre egiteko. Aldiz, autonomia bultzatzen duten giza baliabideetan inbertitzen badugu, pertsona horiek hirugarren baten menpe ez egotea lor dezakegu, baizik eta beren etxeetan babes batekin bizitzea. Ezin dugu ukatu ezintasunaren errealitatea, baina egia da inguruan dagoela, ez pertsonengan. Gertaerek erakutsi dutenez, pertsonengan inbertituz gero, eremu askotan garatu ahal izango lirateke, zaintzailerik izan gabe.


Gauza bera gertatzen da hezkuntza-inklusioan. Hezkuntza-sistemak pertsona horiei oinarrizko prestakuntza eta prestakuntza profesional osoan laguntzea lortzen badugu, aukera gehiago izango dituzte hainbat ekoizpen-sektoretan eta lan-merkatuan sartzeko.

Zuriñek bukatu eta gero, Begisareko kideak elkarteari eta erretinosi pigmentarioari buruz hitz egiten jarraitu zuten. Behin azalpenak eginak, “jolasteko” garaia iritsi zen. Bikoteka jarri ginen eta bikote bakoitzak errealitate birtualeko antzeko betaurreko bat zeukan. Horien bidez, ikusmena doitu ahal izan genuen, ikusmen urriko jendearen azalean jartzeko. Oso ariketa aproposa iruditu zitzaigun, bereziki, desgaitasun hau jasaten duten pertsonak ulertzeko. Gure kasuan behintzat, egunerokotasunean izan ditzaketen zailtasunei buruz hausnartzera bultzatu gintuen.

Beraz, ezin dugu ahaztu behar azken finean beraiek ere pertsonak direla eta pertsona askok gaitasun oso handiak dituztela eta, hala ere, ez dira aintzat kontuan hartzen. Gure ikasleak txikitatik heziz, aurreiritzirik gabeko gizartea lortuko dugu, askoz solidarioagoa eta askoz ere adimentsuagoa. Horrela, etorkizuneko gizarteak, gurpil-aulki bat, betaurrekoak, pertsona gor edo itsu bat edo adimen-gaitasun desberdinak dituena uste duguna baino askoz gehiago egiteko gai dela ikusiko du.




URTXINTXA TALDEA:

Ollo Etxeberria, Cristina
Sánchez Solaegui, Nora
Torrano Cores, Eider
Urreaga Aizarna, Livia

Comentarios

Entradas populares