"Besteak eta ni... gertu eta urruti" I
“Besteak eta ni… gertu eta urruti” lehen saioan landutako gaia ideologia aniztasuna izan zen, hainbat balore lantzeaz gain; hala nola, tolerantzia, errespetua eta enpatia. Kontzeptu hauek ariketa ezberdinen bidez landu genituen eta hau gure burua kokatzen eta ikuspegi autokritikoa lantzeko balio zigun.
Saioari hasiera emateko, gure ustez tolerantzia, enpatia eta errespetua zer zen esan behar genuen, eta, honi esker, momentu horretan gure jakintza zein zen ikusi genuen. Horretarako, post-it batzuetan, kontzeptu hauen arabera, zenbaki baten bidez gure burua zein mailatan zegoen adierazi genuen. Ariketa hau alde batera utzita, berri batzuei buruz hitz egin genuen, ertzaintza eta gazteen arteko gatazkeei buruz hain zuzen ere. Ondoren, zein talderekin identifikatzen ginen gehien aukeratu behar izan genuen eta bakoitzaren alderdi positiboak zein negatiboak atera behar izan genituen. Ariketa honen bitartez, beste pertsonen azalean jartzeko eta ulertzeko balio izan zigun. Hau egin eta gero, pertsonai ezagun askoren artean kafe bat norekin eta norekin ez genukeen hartuko aukeratu eta bakoitzaren alderdi positiboak eta negatiboak adierazi genituen. Ariketa honetan, kafea hartu nahi ez genuen pertsonaren alde positiboa bilatzen saiatu gara. Horrek esan nahi du, zaila dirudien arren, edozer gauzak bere alde positiboa duela. Saioa amaitzeko, hasieran bezala, gure tolerantzia eta enpatia maila baloratu genuen. Saio osoan gai hau landu ondoren, gure ikuspuntua aldatu den ala ez ikusi izan genuen. Azkenean egoera zehatzetan kokaturik, espero genuen bezain begirunetsuak ez ginelaz ohartu ginen.
Ariketei dagokienez, oso interesgarriak iruditu zitzaizkigun, gure burua hobeto ezagutzeko eta iritzi aniztasuna dagoela ikusteko balio baitziguten. Normalean, gure bertuteak idealizatzeko joera dugu, baina landutako ariketa hauen bitartez, hau da, errealitateko kasuetan kokatuz gero, benetan nolakoak garen ikusi genuen. Horrez gain, ideologia aniztasunari buruz hausnartzeko eta benetan izan nahi dugun pertsona izatera iristeko egin beharko genituzkeen aldaketaz jabetzeko. Dagoeneko, bizi garen gizartea oso tolerantea dela uste genuen, baina errealitatea ikusita, kontrakoa dela esango genuke. Horren adibide dira gaur egun eskolak atzerritarrik onartzen ez dituzten ikastetxeak izango lirateke. Gu ez bezala pentsatzen duen jendearekin bizitzen ikasi behar dugu, eta horrek ez dezala inolako arazorik eragin.
Comentarios
Publicar un comentario