"Besteak eta ni... gertu eta urruti" II

Besteak eta ni atalari jarraipena emateko, bigarren saio bat eskaini genion, arraza-kultur estereotipoak hausteko asmoz.

Saioa hasteko eta gaian kokatzeko, inmigrante eta emigranteen definizioak idatzi eta desberdindu genituen. Honen arabera, gelak zer-nolako ezagutza maila zuen ikusi genezaken. Jarraian, inmigrante hitza entzuterakoan burura etortzen zitzaigun lehen ideia idatzi genuen: generoa, ideologia, itsura… Behin hori bukatuta, denon datuak arbelean bildu genituen. Ariketa hau egin eta gero, genituen aurreiritzi kopuruaz ohartu ginen eta “inmigrante” hitza entzuterakoan ikasleen erantzun guztiak oso antzekoak zirela ikusi genuen: pertsona beltza, gizona, afrikakoa… Ariketa alde batera utzita, esperimentu baten bideoa ikusi genuen. Esperimentu hori, duela urte asko Estatu Batuetan egin zen eta, duela gutxi, Italian berriro egin da. Bertan mota guztietako umeak ikusi genituen eta beraien aurrean bi panpin zituzten: bat beltza eta beste txuri bat. Ikusi genuen bezala, ume guztiek panpin txuriari ezaugarri positiboak ematen zizkieten. Emaitzak, bi kasuetan oso antzekoak izan ziren, beraz, aurreiritziak gure gizartean jarraitzen dutela ondorioztatu dezakegu. Gainera, oso harrigarria da aurreiritzi hauek umeengan zer nolako eragina duten antzematea. Gero, talde txikietan jarri ginen eta arrazaren arabera diskriminazioren bat agertzen zen film famaturen bat pentsatu behar izan genuen, gizartean dauden hainbeste diskriminazioetaz ohartarazteko helburuarekin. Guk aukeratutako film-a “Criadas y Señoras” izan zen. Film osoan zehar, diskriminazio eta arrazakeri egoerak agertzen dira. Hainbat adibide ikusi eta gero, gaur egun, oraindik estereotipo asko daudela konturatu ginen. Azkenik, gure jatorriaz kontzientzia izateko ariketa bat egin genuen. Denak zutik hasita, irakasleak esaten zuenarekin bat egiten genuenean eseri behar ginen. Hasieran jaio eta bizi ziren lekua desberdina bazen, eseri behar ziren. Ondoren, berdina baina gurasoei aplikatuta eta azkenik, aiton-amonen arabera. Azkenean pertsona bakar bat zutik geratu zen eta honek isladatzen du gehienek jatorri inmigrantea dugula, nahiz eta inmigrante hitza gure hurbilean dauden pertsonekin ez erlazionatu.

Ariketa ezberdinen bitartez aurreiritzi asko ditugula konturatu gara, hala nola inmigranteak beltzak direla, Afrikatik datoztela… eta askotan estereotipo hauen errudunak komunikabideak izaten dira. Komunikabideek gugan eragin handia dute, baita gure aurreiritziengan ere. Oso deigarria iruditu zaigu ikaskide ia guztiek inmigrante hitza entzuterakoan ideia berdinekin erlazionatzea. Irakasleak izango garen heinean, aurreiritzi hauek ezabatzera aldera gure papera oso garrantzitsua dela uste dugu. Izan ere, irakasleak, gurasoekin batera, Haur Hezkuntzako etapan haurren erreferentziazko irudirik garrantzitsuenak gara, azken finean haurren aurreiritziak oso txikitatik sortzen dira eta hauek saihestea gure lana da.




Comentarios

Entradas populares