KIKE AMONARRIZ HITZALDIA
Gaurko sarreran, Kike Amonarriz filologo, umorista eta telebista-aurkezleak emandako hitzaldiari buruz hitz egingo dizuegu.
Dakigunez, gaur egungo gizartea linguistikoki oso anitza da. Eremu edo lurralde batean hainbat kultura desberdin aurki ditzazkegu eta horren ondorioetako bat hizkuntza desberdinekin topo egitea da. Horregatik, gure gizartea eleaniztuna da eta errealitate honen isla eskoletan bereziki nabarmena da.
Euskal Herrian bizi garenez, gertuko testuinguru soziolinguistikoan zentratuko gara. Hezkuntza eta eskolak lan handia egin dute euskara mantentzeko eta hau bultzatzeko. Baina ez da nahikoa izan. Etorkizunari eta gure ikasketa-prozesuaren helburuari begira, euskara irakastearen eta euskaldun aktiboak sortzearen arteko desbertintasuna argi izan behar dugu, horrek gure metodologiak eta jarrerak baldintzatuko baitituzte.
Teorikoki ikastetxe gehienek euskaldun aktiboak sortzeko helburua izaten dute, baina nahiz eta euskararen egoerak hobetze aldera egin, helburu hau hankamotz gelditzen da, baita D ereduko eskoletan ere.
Argi dago mugimendu migratorioak gero eta ohikoagoak direla, eta, ondorioz, kultura eta hizkuntza desberdintasunak areagotzea ere. Euskara hizkuntza nagusi duen gizartea lortu nahi badugu, pertsona “berri” horiek ere kontuan hartu behar ditugu, euskaraz ez dakiten guztiak inbolukratzeko eta integratzeko planak sortuz, inongo inposaketarik ezarri gabe. Edozer gauza irakasteko eta haurrak horretarako motibatuta egoteko, ezinbestekoa da taldeko kide sentitzea.
Ikusi dugunez, hezkuntza da, dudarik gabe, euskara bultzatzeko eta ikasteko tresnarik baliagarrienetako bat. Baina, hala ere, ez da nahikoa, ezin diogu utzi hezkuntzari ardura guztia. Horrela izanez gero, euskara arlo akademikora mugatuko dugu, eta batzuentzat, eremu bakarra izango da. Horregatik, gizarteko gainerako kideek beren alde jarri behar dute euskara bultzatzeko. Familien kasuan, uste dugu onena izango litzatekeela euskaraz hitz egiten dakien orok etxean ere erabiltzea. Familia guztietan euskaraz ez dakitela eta euskaraz hitz egiten ez dela badakigu. Horregatik, euskara bultzatzeko baliabide audiobisualak erabiltzea aukera ona dela uste dugu.
Euskal Herriko egoera oso anitza da, batzuk euskaraz hitz egiten dute, beste batzuk euskaraz eta gaztelaniaz, eta hiztunen ehuneko handiak gaztelaniaz soilik hitz egiten du. Horrez gain,, konbergentzia bat gertatzen ari da: zonalde euskaldunak erdaldun bilakatzen ari dira eta alderantziz. Euskararekiko jarrera positiboa sustatzea beharrezkoa dela uste dugu, gazteen artean %71ak gaztelaniaz hitz egiten du.
Kike Amonarrizen hitzaldia entzun eta gelan gai hau landu eta gero, eskola eta lan eremutik kanpo euskara bultzatzeko dagoen beharraz jabetu gara. Horregatik, haratago joan behar dugu. Euskara eguneroko testuinguru formal eta informaletan erabiltzen den hizkuntza bizia izatea lortu behar dugu. Aniztasunaren eta hizkuntza-bizikidetzaren, globalizazioaren eta teknologia berrien arloan, gurea bezalako hizkuntza baten balioa eta erabilgarritasuna ez datozte bat bere tamainarekin.
Comentarios
Publicar un comentario