UNRWA SAIOAK
Lauhileko honetan aniztasunaren gaia lantzen ari garela kontuan izanik, unrwa elkarteko kideak etorri zitzaizkigun gelara gaur egun Palestina herrialdeak pairatzen ari den egoera azaltzeko. Saioa bi zatitan banatu zen. Lehenik eta behin, Unwrako kideek Palestina hitza entzuterakoan burura etortzen zitzaigun lehenengo gauza talde txikitan irudikatzea eskatu ziguten. Ondoren, marrazki horiek aurkeztu behar izan genituen, beste taldekideekin alderatzetu, azalduz zein aztertuz. Honela, gure jakintzak eta estereotipoak zeintzuk ziren mahaian jarri genituen, guztienak oso antzekoak zirela konturatuz.
Lanketa hau egin ondoren, gure jakintza oso eskasa zela ikusita, Palestinan gaur egun pairatzen ari diren egoerari buruzko aurkezpen txiki bat egin zuten. Aurkezpen txiki horretan, gerraren hasieraren arrazoiak labur eta argi azaldu zituzten. Horrez gain, errefuxiatuek bizi duten egoera ere azaldu zuten (osasun arazoak, mugen itxierak, etxeratze-aginduak, kaleetan poliziek egiten dituzten kontrolak…) emakumeen egoerari ere aipamen bat eginez.
Behin Palestinako eta errefuxiatueen egoera ezagututa, Euskal Herrira etorritako Palestinar baten testigantza entzun ahal izan genuen aurrez aurre. Honek bere bizitzan zehar jasandako hainbat egoera kontatu zizkigun, hala nola, arrazoirik gabe bere etxetik unibertsitaterako bidean bizi behar izan zituen kontrol polizialak. Horrez gain, polizia, etxeetara sartzen zen gauen zehar, familia guztia esnatuz, inolako sentsibilitaterik gabe. Azkenik, inongo arrazoirik gabe, edozein ordu eta egunetan, herrien arteko mugak itxi egiten zituztela azaldu zigun, eta ondorioz, zure herritik kanpo bazeuden, ezin zinela zure herrira itzuli, muga berriz ireki arte itxarotera behartuz. Azken finean, saio honen bitartez, beste pertsonen lekuan jartzea ikasi dugu zenbait aspektutan, izan ere, errefuxiatuen egoera, telebistan bakarrik kontatzen zuten informazio eskasa genekien, lehenengo eskutik bizitzako pertsona baten testigantza entzuteko aukerarik izan ez dugulako.
Hurrengo saioan, Ikertze elkartetik hiru kide etorri zitzaizkigun klasera. Hasteko, Ikertze elkartea zertan datzan azaldu zuten. Ondoren, lantxo bat egin nahi izan zuten gurekin, Unrwa elkartearekin landu genuen gaiarekin bat egiteko. Lehenik eta behin, ikasle bakoitzari folio txuri bat eman ziguten, bertan gaiari buruz burura etortzen zitzaizkigun lehenengo 5 hitz azalduz. Ondoren, Pedagogia graduko ikasle bat eta Ikus-entzunezko komunikazio gradua jada amaitutako ikasle bat etorri ziren. Hauek bi taldetan banatzeko esan ziguten: eskulanak egin nahi zituztenak eta film munduari buruz ikasi nahi zutenak. Gure taldea, film munduko taldean kokatu ginen, eta bertan Ikus-entzunezko komunikazio gradua egindako ikasleak kamararen teoriari buruz azalpen txiki batzuk eman zizkigun. Ondoren, Nakbako giltza oinarri hartuta, berarekin erlazionatutako bideo bat grabatzera animatu zigun (10 segunduko Stop Motion bat).
Ikertze elkartearekin amaitzeko, beste saio batean zehar beraiekin lanean jarraitzeko aukera izan genuen. Bertan, aurreko eguneko talde bakoitzaren Stop Motion bideoak ikusteko aukera izan genuen, eta bideo bakoitzak hobetzeko zituen gauzak aipatu zizkigun. Azkenik, aurreko saioan landutako esaldiak kontuan harturik, horietako bat aukeratu behar izan genuen (edo guk momentuan asmatutako beste edozein esaldi, betiere palestinarren egoerarekin zerikusia zuen zerbait kontuan izanik), eta esaldi horrekin 20 segunduko beste Stop Motion bat grabatu behar izan genuen.
Azken bi saio hauen bidez, aurretik IKTko ikasgaian ikasitakoan pixka bat sakontzeko baliogarria egin zaigu, Stop Motionak sortzeko aplikazio desberdinak erabiltzen ikasi baikenuen.
Hau guztia ikusi ondoren, hainbat gauza azpimarratzea egokia iruditzen zaizkigu. Lehenik eta behin, ebaluaketa honetako moduluko gaia aniztasuna dela kontuan izanik, oso ongi etorri zaigu batez ere errefuxiatuen inguruan hitz egitea, izan ere, ezagutza gehiago izatera lagundu baitigu, espereotipoak alde batera uzteaz gain. Gainera, beste bi saioek, IKT-tan abilezia handiagoaz maneiatzea lagundu digu, gugan segurtasun gehiago lortzeaz gain (IKT-en inguruan). Hala ere, azken bi saioetan landutakoa, lauhileko honetako Lan Modularrarekin erlazio handirik ez duela uste dugu, azken finean, gure Lan Modularrean egin behar dugun narratiba digitalak, egin ditugun Stop Motionekin ez dutelako zerikusi handirik. Horregatik, gure ustez beste bideo mota batzuk egiten erakustea komenigarria izango litzateke.
Comentarios
Publicar un comentario