AZKEN HAUSNARKETA


Lauhileko honetan zehar, aniztasuna landu dugu ikasgai ezberdinetan, gaia hain zabala denez irakasle bakoitzak bere ikasgaiaren ikuspuntutik landu du. Eta zer da aniztasuna? Terminoa hau, pertsonen, animalien edo gauzen arteko ezberdintasunari edo bereizketari dagokio. Gizaki guztiok ezberdinak gara gure artean, bai fisikoki, nortasunagatik, kulturagatik, ama-hizkuntzagatik... denok desberdinak gara, eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Beraz, gaia daukan garrantziagatik, hilabete hauetan habiapuntutzat hartu dugun gaia izan da.

Aniztasuna gure eguneroko bizitzan presente dagoen gaia da, baina gai hau landu arte ez dugu termino honen zabaltasunasunaren kontzientziarik izan. Askotan, aniztasun hitza kultura desberdinekin lotzen dugu, gure gizartean kultura desberdinekin topo eginen baitugu, baina ez genekien aniztasuna hainbeste arlotan eman zitekeenik. Hasteko, dibertsitatea edota bakoitzari besteengandik bereizten digun desberdintasuna gutako bakoitzean dagoen ezaguarri bat da, eta ez bakarrik etnia eta kultura ezberdina duten pertsonetan, pertsona ororetan baizik. Dibertsitatea oso sinplea izan daiteke, pertsona batek gona janztea atsegin izatea eta besteak galtzak janztea bezain sinplea. Gustu desberdinak dituztenez, aniztasuna gertatzen da.

Lauhilekoaren hasieran genuen pentsaera eta orain duguna alderatzen baditugu, gure mentalitateak ireki ditugula eta ulerkorragoak garela uste dugu. Horren adibide bat palentinarrei buruzko aurreiritziak izango lirakete. Haiei buruz genuen irudia ez zetorren bat benetako errealitatearekin, baina gure pentsaera komunikabideek erakutsi nahi digutenarekin sortu da eta oso gutxitan agertu dira bizi diren errealitate desberdinak. Bestalde, pertsona askori languntza eskaintzeko modua ezagutzen genekiela uste genuen, baina Begisare-koei esker laguntzea oso ondo dagoen arren, laguntzeko modurik aproposena zein izango litzatekeen galdetu beharko genukeelaz konturatu gara eta, garrantzitsuena, laguntza hori behar duten ala ez. Askotan uste dugu laguntza behar dutela, eta haien kabuz moldatzeko gai direlaz ohartzea kosta egiten zaigu.

Gainera, Haur Hezkuntzan enpatia eta aukera-berdintasuna lantzea ezinbestekoa dela ikasi dugu, hau gabe ezinezkoa izango litzatekeelako aurrerapauso bat eman ahal izatea. Hau da, aniztasuna, pilpilean dagoen gai bat da gaur egun, baina ez gara ohartu zein nolako garrantzia duen eta nolako eragina duen diskrimikazioa jasaten duten pertsona horiengan gai hau sakonki landu dugun momentura arte. Bazterketa hau ohartarazi gabe jasaten dugu.

Bestalde uste dugu edozein hautaketa egiterako orduan libreak garela, baina gizarteak berez asko markatzen gaituela ikusi dugu. Adibide gisa, Haur Hezkuntzako gradua jar dezakegu, non berez guk libreki aukeratu dugula uste dugun, baina pentsatzen jartzen bagara, zaintza-graduak ikasten dituzten ikasle kopururik altuena neskak direla argi ikus daiteke. Horregatik, eta ikasgelan kontzeptu hauek bereganatzen joan garen ahala, hainbat sentimendu azaleratu zaizkigu, hala nola, harridura, diskriminatzailea arbuiatzea edo diskriminazio hori jasaten dutenekiko enpatia. Izan ere, uste dugu horrelako egoerak ez sortzeko txiki-txikitatik hainbat balore irakatsi beharko zizkigutela, baita egoera “desabantailatsua” bizi duten pertsonen azalean jartzen ere. Gaian sakondu ditugun arte ez gara konturatu zer nolako diskriminazioak ematen diren, gehienbat Begisare eta Unrwa saioek eta Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza ikasgaiak erakutsi diguten bezala, hauek gure mentalitate aldaketan eragin diguten jarduerak izan baitira.

Taldekide guztiok mentalitate irekia dugula eta ez genukeela inoiz inor diskriminatuko ezaugarri desberdinak izateagatik ikusi dugu. Hori dela eta, lauhileko honetan ikasitako eduki guztiak gure gertukoekin zabaltzea ez litzatekeela bat ere gaizki etorriko pentsatzen dugu. Horrela, guk ikasi dugun guztia gure gertukoekin partekatzean, ez zituzten ezagutzen gauzetaz ohartuko diren, guk egin dugun antzera, eta irtenbide baten bila abiatuko gara elkarrekin.

Guztiok guztion aldetik jartzen badugu eta horrelako arazoak bistaratzen baditugu, gizarteak aurrera pausu handi bat emango duela uste dugu, enpatia landuz eta aurrreiritziak alde batera utziz. Azken finean, nahiz eta denen artean desberdinak izan, denak pertsonak gara eta aske bizitzeko aukera izan beharko genuke.


URTXINTXA TALDEA:

Ollo Etxeberria, Cristina
Sánchez Solaegui, Nora
Torrano Cores, Eider
Urreaga Aizarna, Livia

Comentarios

Entradas populares