AZKEN HAUSNARKETA
Lauhileko honetan zehar, aniztasuna landu dugu ikasgai ezberdinetan, gaia hain zabala denez irakasle bakoitzak bere ikasgaiaren ikuspuntutik landu du. Eta zer da aniztasuna? Terminoa hau, pertsonen, animalien edo gauzen arteko ezberdintasunari edo bereizketari dagokio. Gizaki guztiok ezberdinak gara gure artean, bai fisikoki, nortasunagatik, kulturagatik, ama-hizkuntzagatik... denok desberdinak gara, eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Beraz, gaia daukan garrantziagatik, hilabete hauetan habiapuntutzat hartu dugun gaia izan da. Aniztasuna gure eguneroko bizitzan presente dagoen gaia da, baina gai hau landu arte ez dugu termino honen zabaltasunasunaren kontzientziarik izan. Askotan, aniztasun hitza kultura desberdinekin lotzen dugu, gure gizartean kultura desberdinekin topo eginen baitugu, baina ez genekien aniztasuna hainbeste arlotan eman zitekeenik. Hasteko, dibertsitatea edota bakoitzari besteengandik bereizten digun desberdintasuna gutako bakoitzean dagoen ezaguarri bat da, eta ez...